Azoka Etxean Euskal Herriko egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Beraz, aholku batzuk emango dizkizugu Gasteizen zer ikusi jakiteko.
Nola iritsi Gasteizera Azoka Etxeatik
- Distantzia: 42 Km.
- Autoz: 50 min.
Zer ikusi Gasteizen
Euskal hiriburua 2012ko Europako Hiriburu Berde izendatu zuen Europako Batzordeak, garapen iraunkorrean eta hiriko ingurumena hobetzeko lanean oinarritutako hirigintza-ereduagatik.
Erdi Aroko alde zaharra
Alde Zaharreko Erdi Aroko kaleak bisitatu beharreko tokiz beteta daude: Portalon Erdi Aroko ostatua, Escoriaza-Esquivel eta Montehermoso jauregi errenazentistak, eta, jakina, Andra Mariaren Katedralera bisita gidatua. Katedral Zaharra bezala ere ezaguna, Ken Follet idazle ospetsuaren inspirazio izan zen “Amaierarik gabeko mundua” eleberria idazteko.
Green Capital – Europako Hiriburu Berdea
Urbanizazio lanek periferiaren birgaitzeari bide eman zioten, gaur egun Gasteizko Eraztun Berdea osatzen duten parkeen multzoa sortuz. Parke horien artean, Salburuako hezegunea nabarmendu behar da. Hezegune horrek hainbat ibilbide ditu hezegunea osatzen duten aintzirak zeharkatzeko, eta behatokiak ere baditu, bertan bizi diren hegaztiak eta ugaztunak ikusteko.
Gasteizko argazkiak
Intereseko Lekuak
- Alde Zaharra
- Andra Mariaren Katedrala
- Andra Mari Zuriaren plaza
- Salburuako hezegunea
- Artium Museoa
Ekitaldiak
- Nazioarteko Jazz Jaialdia
- Azkena Rock Festival
- Ardoaraba azoka enogastronomikoa
- Andra Mari Zuriaren jaiak
- Ironman Vitoria-Gasteiz