Azoka Etxean Euskal Herriko egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Beraz, aholku batzuk emango dizkizugu DURANGON zer ikusi jakiteko, eta uriko historiari buruzko apur bat gehiago ezagutzeko edo euskal kulturaz gozatzeko aukera izango duzun lekuetako batzuk.
Historia, Artea eta Kultura Durangon
KURUTZESANTU MUSEOA
Kurutzesantu Museoa, Kurutziaga gurutzearen gordeleku eta babeslekua da. Gurutze gotiko eder horrek Monumentu Historiko-artistiko kategoria du. XV. mende bukaera eta XVI. mende hasiera bitarte altxatu zuten. Gurutze horrek istorio bat kontatzen du, behealdetik hasita: fusteak bekatua eta zigorra irudikatzen ditu; gora joan ahala, kapitelak, Eliza eta ebanjelioa adierazten ditu; eta azkenik, goialdean, gurutzaduran, berrerospena irudikatzen da, hau da, barkamenaren eta salbazioaren mezua, esperantza.
Gurutze gotikoa da, baina eragin flandestar eta alemaniar nabarmena du. Antza denez, gurutzea landu zuenak bazekien zer korronte artistiko zeuden garai hartan.
Hainbat bertsio daude gurutzearen esanahiaren inguruan; ezagunena Durangoko heretikoekin loturikoa da. Aitzitik, egile batzuek Vera Cruz kofradiarekin eta ermitarekin lotzen dute, eta beste batzuek, besterik gabe, mugatze-funtzioa zuela uste dute.
Gainera, Museoak Durangoko Turismo Bulegoa hartzen du. Informazio turistikoa, ibilbide audiogidatuak, Durango familian bisitatzeko jokoa, bisita gidatuei buruzko informazioa, palida txikien erreserbak, souvenir-ak eta abar eskaintzen ditu.
DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA
Durangoko Arte eta Historia Museoa Etxezarreta jauregian dago, bizilekurako funtzioa galdu duen eraikin barrokoan. Museo horrek dituen funts artistikoak askotarikoak dira: alde batetik, historikoki interesgarriak diren elementuak daude, eta bestetik, baita artelan modernoak ere. Gainera, XV. mendeko Durango Uriaren maketa bat dago ikusgai, eskalan egina, eta argi erakusten du hiribilduak garai hartan zuen itxura.
Bestalde, Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroa ere museoan bertan dago, hau da, krimenaren historia ikertzeko, dokumentatzeko eta hedatzeko online zentroa. Gune hori zabalik dago nazioarteko komunitate zientifiko osoarentzat.
Etxezarreta Jauregia Ohiko jauregi barroko apainduaren erakusgarria da, betiere neurrian jantzitakoa, XVIII. mendean Jaurerrian eraikitzen zirenen antzekoa. Jauregiaren fatxada nagusian biltzen dira elementu interesgarri guztiak, eta horien artean, azpimarragarria da eguzki-erlojua.
Etxezarreta parkean Vicente Larrea Gayarreren “Abstracción” eta Javier Santurtunen “Los Cubos” eskulturak dauden ikusgai.
LANDAKO GUNEA – DURANGOKO AZOKA
Landako Gunea azokagune bat da, eta bertan, mota guztietako aisialdi-jarduerak eta ikuskizun publikoak antolatzen dira. Horien artean, Durangoko Azoka da aipagarriena.
2003an inauguratu zuten gune hori, eta urtero-urtero makinatxo bat azoka, jaialdi gastronomiko, kultura- eta musika-jaialdi, erakusketa, kontzertu, kirol ekitaldi, eta abar hartzen ditu.
Eraikin diafanoa da, zutaberik bakoa, modernoa eta erabilera anitzekoa. Punta-puntako instalazioak ditu, eta bezeroen neurrirako zerbitzu ugari duenez, edozein motatako ekitaldiak ospatzeko aukera ematen du.
Tximinia handi bat altxa da plazaren erdi-erdian. Antzinako Olma fundiziotik (1920) gelditzen den elementu bakarra da.
Beste aldean, lorategien aldean, 2005eko eskultura bat dago: Seetor, aintzinaren etxea; jendartean, baina, Txapela ezizenez da ezaguna.
2002. urtean Dresdenerako sorturiko Seetor, la puerta del Lago proiektuaren aldaera bat da, Imanol Marrodanena (1964). Hiri hura ere dramatikoki bonbardatu zuten II. Mundu Gerran.
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
San Agustin Kultur Gunea antzoki bat da, arte eszenikoen erakustoki bat. Antzina San Agustingo komentua izandako eraikinean dago antzokia. Eraikin hori XVII. mendean altxatu zuten agustindarrek.
Zuzeneko ikuskizun ugari eskaintzen ditu urtero-urtero : antzerkia, musika, dantza eta beste hainbat kultur jarduera. Eskaintza anitza da, eta kalitate handikoa. San Agustin Kultur Gunea SAREA-Euskadiko Antzokien Sareko kidea da.
Fotografías
Interesatuko zaizu
- Euskal diska eta liburu azoka
- Kurutziaga gurutzeea
- Museo de Arte eta Historia Museoko erakusketak
- Dantza eta antzerki lanak
- Udagiro: kale-antzerki ikuskizunak udan