Durango

Historia, artea eta kultura.

Durangoko kaleek ondare historiko eta arkitektoniko handia dute, Udaletxea, Kurutziaga museoa edo Kurutziagako gurutzea besteak beste. Azoka Etxea alde zaharrean dago, azokaren parean, eta, horri esker, edozein leku erosotasun osoz bisitatu dezakegu.

Apartamentutik metro gutxira Uribarriko Andra Maria eliza gotikoa dago, bere egurrezko atari ikusgarriarekin. Artekale kalea zeharkatuz, taberna eta jatetxe ugari dituen kalea, Santa Ana plazara iritsiko gara. Plaza horretan eliza barrokoa eta izen bereko arkua kokatzen dira, non hiriaren antzinako sarreretako bat zegoen.

Landako Gunea apartamentutik oso gertu dago. Bertan ospatzen da urtero Durangoko Euskal eta Liburuaren azoka.

Informazio gehiago
Uribarriko Andra Maria Elizako elizpea.

Uribarriko Andra Maria Elizako elizpea.

Elorrio

Jauregiz beteriko herria.

Durangotik autoz 15 minutu eskasera kokatuta dago Elorrio. Bere alde zaharreko kaleetan, Antzinako jabeen armarriak dituzten hainbat jauregi ditu.

Durangok bezala, euskal sukaldaritzako pintxo eta betiko platerez gozatzeko aukera ematen digun eskaintza gastronomiko zabala ere badu.

Elorriora bagoaz, ezinbestekoa da Argiñetako nekropolia bisitatzea. Bertan, VII. mendetik Erdi Arora bitarteko sarkofago multzo bat ikusiko dugu.

Informazio gehiago
Argiñetako nekropoliko hilobi-multzoa.

Argiñetako nekropoliko hilobi-multzoa.

Urkiolako Parke Naturala

Bi herrialderen artean.

Durangotik Izurtzarantz abiatuta, Mañaria igarota, Urkiolako mendatearen igoera hasiko dugu. Mendatearen gailurrean Abadiñoko Urkiolako Santutegia dago. Bere ondoan hainbat jatetxe eta autoa uzteko bi aparkaleku handi daude. Eguna basoaz eta naturaz gozatzen igarotzeko leku paregabea da.

Santutegitik, pagadi eder batean barrena ibilbide txiki bat eginez, Hiru Gurutzetara heldu gaitezke. Bertan, Durangalde osoa, Atxarteko haitzartea eta Anbotoko Deabruaren Pasua ikusteko aukera ematen digun behatokia dago.

Portua jaitsita, Gasteizerako norabidean, Otxandiora iritsiko gara. Bizkaia eta Araba arteko mugan dagoen herri honek, hirigune historiko oso polita du, eta merezi du bere kaleetatik zehar ibilbidetxo bat egitea.

Informazio gehiago
Urkiolako Santutegitik Hiru Gurutzetaraino ibilbidea.

Urkiolako Santutegitik Hiru Gurutzetaraino ibilbidea.

Garai

Durangaldeko balkoia.

Garai, Oiz mendiaren magalean dagoen herri txiki bat da. Bere begiratokietatik Anboto mendikatearen ikuspegi ikusgarriaz gozatu daiteke, horregatik Durangaldeko balkoia bezala ere ezaguna da.

San Juan baselizaren ondoan, haritzez, artez eta pagoz inguratuta, Momoitioko nekropolia (IX. mendeko hilarriak ditu) eta Tromoitioko gotorleku zaharraren aztarnak daude.

Leku ezin hobea da Garai naturan zehar ibilbideak egiteko. Ibilbidea amaitzeko, 60 metroko zirkunferentzia gainditzen duen Etxeitako arte handia bisitatu dezakegu.

Informazio gehiago
Anboto mendikatea, San Migel elizatik ikusita.

Anboto mendikatea, San Migel elizatik ikusita.

Arrazolako Bide Berdea

Ibilbidea meatze-bidetik.

Atxondoko udalerrian, Arrazolako bide berdea antzinako meatze-trenbide zaharraren bidetik doa, Apatamonasterio eta Errotabarriko geltokiaren artean, Atxondoko harana iparraldetik hegoaldera zeharkatuz.

Ibilbide erraza eta ezin hobea da familiarekin egiteko. Bidearen amaieran, mendikateko tontorrik garaiena, eta Mariren etxea den Anboto mendiaren magalera helduko gara. Bertan, esperientzia gehien duten mendizaleek, 1331 metroko altuera duen tontorra igotzen hasteko bidea dute.

Informazio gehiago
Atxondoko Arrazola auzoa, Anboto mendia atzean duela.

Atxondoko Arrazola auzoa, Anboto mendia atzean duela.

Esteka interesgarriak

Hurrengo esteketan leku hauei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.