Denbora azkar doa aurrera, eta duela ia bi urte igaro dira Durangoko Azoka Etxea apartamentuaz arduratzen hasi ginenetik.
Pertsona asko zarete, leku askotakoak, denbora honetan jaso ditugunak. Gure asmoa beti izan da denok zeuen etxean bezala sentitzea eta Durangoko egonaldia zuen gustukoa izatea. Espero dugu lortu izana.
Horregatik, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen babesak proiektu honekin denbora gehiagoz jarraitzeko gogoa ematen digulako.
Mila esker guztioi!
Azoka Etxea apartamentua gure ostatu-hartzaileen egonaldia errazteko ekipatuta dago, zure etxean bezala sentitzea nahi dugu eta.
Azoka Etxea apartamentuak 3 logela atsegin ditu, armairuz eta oheko arropaz hornituak, eta guztira 5 ostatu-hartzailerentzako lekua du.
Zure etxean bezala egun batzuk igaro ahal izateko, eskuoihalak, baxera, tresneria, etxetresnak eta oinarrizko kontsumorako produktuak jarriko ditugu zure eskura.
Egongelak sofa eta besaulkiak ditu telebista ikusten lasaitu zaitezen, baita begiratoki polit bat ere, bertatik Durangoko azoka zaharra ikus daitekeelarik.
Durangon lan-bisitan bazaude, Azoka Etxeak, zure erosotasunerako, lan egiteko gune bat du. Gainera, WiFi dohainik izango duzu apartamentuan zauden bitartean.
Larrialdietan behar diren segurtasun-neurriak betetzen ditugu: su-itzalgailua, botikina, etab. Gainera, COVIDaren higiene-neurriak mantentzen ditugu.
Zure maskota ongi etorria da, Azoka Etxean zure familiako kide garrantzitsua dela dakigu eta.

Durangok ondare historiko eta arkitektoniko handia du, eta merezi du bertako Udalak, Santa Ana Plazak, Uribarriko Andra Maria Basilikak edo Kurutzesantu museoak (Kurutziagako gurutzea duena) bezala gozatzea.
Azoka Etxearen kokapenak, alde zaharrean eta azokaren aurrean, erosotasun osoz egiteko aukera ematen digu.
Azoka Etxea, 3 logela atsegin dituen apartamentu ederra da, eta guztira 5 ostatu-hartzailerentzako lekua du.
Sukaldea eta bainugela erabat hornituta daude eta, gainera, eskuoihalak, baxera, tresneria, etxetresna elektriko txikiak eta oinarrizko produktuak (gatza, olioa eta kafea) zure eskura jartzen ditugu. Ez zaizu ezer faltako, zure etxean bezala sentitzea nahi dugu eta.
Durangon apartamentu bat alokatu dezakezu bi pertsonarentzako prezio oso merkean. Gainera, Azoka Etxean deskontuak egiten ditugu zenbat eta bezero gehiago izan, eta baita egonaldi luzeetarako ere.
Arte eta Historia Museoa ikusi, alde zaharretik ibili, pintxo batzuk jan… Asteburu atsegina igaro zure bikotekidearekin Durangon.
Bikoteak
Durangaldea paradisua da mendizale amorratuentzat. Anboto, Mugarra, Untzillaitz eta Alluitz dira bertako gailurrik ezagunenetako batzuk.
Talde-egonaldiak
Ahal dugun guztia egingo dugu anfitrioirik onenak izateko. Gainera, ongietorri txiki batekin hartuko zaitugu.
Inguruko informazio turistikoa dugu. Non jan, erosketak egin eta abar ere galde diezagukezu.
Zure maskota lasaitasun osoz ekar dezakezu, zure familiako kide oso garrantzitsua dela dakigu eta.
Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, mendigune itzelez inguraturik dago Durangaldea. Naturaz gozatzeko, herriko hirigune historikoetatik paseatzeko eta, nola ez, euskal sukaldaritza dastatzeko leku ezin hobea.
Hemen dituzu Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-bulegoen webguneetarako estekak, zure egonaldia planifikatu ahal izan dezazun.
Azoka Etxea apartamentua gure ostatu-hartzaileen egonaldia errazteko ekipatuta dago, zure etxean bezala sentitzea nahi dugu eta.
Zure eskura jartzen dugun eskaera-inprimakia bete dezakezu, sarrera-irteeren datak eta pertsona-kopurua adierazita. Hala ere, erreserba ez da osorik egongo guk baieztapena bidali arte.
Erreserba egiterakoan, egonaldi osoaren % 25eko fidantza eskatuko dizugu, eta dena ondo badago, checkout-a egitean itzuliko dizugu.
Azoka Etxeak zure egonaldia ahalik eta atseginena izateko behar duzun guztia dauka.
Oinarrizkoenaz gain (hozkailua, mikrouhin-labea, garbigailua, bitrozeramika eta tresneria zabala), etxetresna elektriko txikiak ditu, hala nola kafe-makina (eta kafe-kapsulak), txigorgailua, zukugailua edo irabiagailua. Behar dituzun garbiketa-produktu guztiak ere aurkituko dituzu.
Logela guztiek oheko arropa dute, baita aparteko mantak eta burkoak ere, zure erosotasunerako. Azoka Etxea Durangon egonaldi luze bat egiteko erabiliko baduzu, ordezko oheko arropa ere jarriko dizugu eskura.
Bainugelan eskuoihalak eta komuneko papera aurkituko dituzu, baita ile-lehorgailu bat ere, etxetik ekarri behar izan ez dezazun.
Gure egongelak sofa handi bat eta besaulki bat ditu, telebista ikusten, irakurtzen edo solasean erlaxatu zaitezen.
Egonaldian Azoka Etxeko WiFi sarera doan sartzeko aukera izango duzu.