Azoka Etxea

Apartamentua Durangon

Azoka Exea Apartamentua

Durangon 2022tik

Denbora azkar doa aurrera, eta Azoka Etxeak bere lehenengo urtebetzea ospatzen du gure jabetzan.

Pertsona asko zarete, leku askotakoak, denbora honetan jaso ditugunak. Gure asmoa beti izan da denok zeuen etxean bezala sentitzea eta Durangoko egonaldia zuen gustukoa izatea. Espero dugu lortu izana.

Horregatik, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen babesak proiektu honekin denbora gehiagoz jarraitzeko gogoa ematen digulako. 

Mila esker guztioi!

Apartamentu turistiko bat Durangon behar duzun guztiarekin

Apartamentuaren zerbitzuak

Azoka Etxea apartamentua gure ostatu-hartzaileen egonaldia errazteko ekipatuta dago, zure etxean bezala sentitzea nahi dugu eta.

  • Logelak

    Azoka Etxea apartamentuak 3 logela atsegin ditu, armairuz eta oheko arropaz hornituak, eta guztira 5 ostatu-hartzailerentzako lekua du.

  • Sukaldea eta bainugela

    Zure etxean bezala egun batzuk igaro ahal izateko, eskuoihalak, baxera, tresneria, etxetresnak eta oinarrizko kontsumorako produktuak jarriko ditugu zure eskura.

  • Egongela

    Egongelak sofa eta besaulkiak ditu telebista ikusten lasaitu zaitezen, baita begiratoki polit bat ere, bertatik Durangoko azoka zaharra ikus daitekeelarik.

  • Wifi-dun langunea

    Durangon lan-bisitan bazaude, Azoka Etxeak, zure erosotasunerako, lan egiteko gune bat du. Gainera, WiFi dohainik izango duzu apartamentuan zauden bitartean.

  • Segurtasun eta higiene neurriak

    Larrialdietan behar diren segurtasun-neurriak betetzen ditugu: su-itzalgailua, botikina, etab. Gainera, COVIDaren higiene-neurriak mantentzen ditugu.

  • Maskotak onartzen ditugu

    Zure maskota ongi etorria da, Azoka Etxean zure familiako kide garrantzitsua dela dakigu eta.

Edit Template

Turismoa Durangon

Historia, artea, natura eta kultura.

Durangok ondare historiko eta arkitektoniko handia du, eta merezi du bertako Udalak, Santa Ana Plazak, Uribarriko Andra Maria Basilikak edo Kurutzesantu museoak (Kurutziagako gurutzea duena) bezala gozatzea.

Azoka Etxearen kokapenak, alde zaharrean eta azokaren aurrean, erosotasun osoz egiteko aukera ematen digu.

Durangoko Lariz dorretxearen fatxada. Estilo errenazentista du, kalitate handikoa eta dekorazio aberatsekoa. XV. mendearen amaieran eraiki zen.
Durangoko udaletxeko fatxada polikromatua eta balkoia

Ikus ezazu apartamentua

Azoka Etxeko argazkiak

Azoka Etxea, 3 logela atsegin dituen apartamentu ederra da, eta guztira 5 ostatu-hartzailerentzako lekua du.

Sukaldea eta bainugela erabat hornituta daude eta, gainera, eskuoihalak, baxera, tresneria, etxetresna elektriko txikiak eta oinarrizko produktuak (gatza, olioa eta kafea) zure eskura jartzen ditugu. Ez zaizu ezer faltako, zure etxean bezala sentitzea nahi dugu eta.

Azoka Etxea – Egongela
Azoka Etxea – Sukaldea
Azoka Etxea – Bainugela
Azoka Etxea – Logela
Azoka Etxea – Logela
Azoka Etxea – Logela
Azoka Etxea – Lan-eremua
Azoka Etxea – Egongela

Gure promozioak

Zure oporretarako tokirik onena

Durangon apartamentu bat alokatu dezakezu bi pertsonarentzako prezio oso merkean. Gainera, Azoka Etxean deskontuak egiten ditugu zenbat eta bezero gehiago izan, eta baita egonaldi luzeetarako ere.

Durangoko Santa Ana Elizaren ondoko baserria

Erlaxatzeko asteburua

Arte eta Historia Museoa ikusi, alde zaharretik ibili, pintxo batzuk jan… Asteburu atsegina igaro zure bikotekidearekin Durangon.

Bikoteak

2 pertsona

80 €
Gaueko
Atxondoko Arrazola auzoko Elizondo plaza, atzean Anboto mendia duela

Anboto mendilerroa ezagutu

Durangaldea paradisua da mendizale amorratuentzat. Anboto, Mugarra, Untzillaitz eta Alluitz dira bertako gailurrik ezagunenetako batzuk.

Talde-egonaldiak

5 pertsona

26 €
Gaua/pertsona
TALDEAK
Edit Template