Durangoko Arte eta Historia Museoa, Kurutzesantu Museoa, dantza eta antzerkia San Agustin Kultur Gunean eta Durangoko Azoka Landako Gunean.
Bilbo, Guggenheim Museoarekin, Donostia eta bere Nazioarteko Zinemaldia eta Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea. Euskal Herriak erakargarritasun handiko hiriak ditu. Hala ere, Euskadiko herriek askoz gehiago dute bisitariei eskaintzeko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko itsaslabar malkartsuetatik, parke naturaletatik, biotopo babestuetatik, Arabako Errioxako mahasti eta upategietara. Gainera, gure taberna eta jatetxeetako plater eta pintxoez gozatu ahal izango duzu, horietako asko mundu osoan ezagunak direnak, eta euskal gastronomiaren zaporeak ez ahaztea eragingo dute.
Azoka Etxetik zure egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Euskadiko ibilbidea planifikatzeko gure gomendioetako batzuk ikus ditzakezu, guztiak Turismo atalean aurkituko dituzu.
Durangoko Arte eta Historia Museoa, Kurutzesantu Museoa, dantza eta antzerkia San Agustin Kultur Gunean eta Durangoko Azoka Landako Gunean.
Plaza honen osagai nagusia Santa Ana eliza eta arkua dira, baina haatik, plazan badaude beste eraikin interesgarri batzuk ere.
Ezkurdi plaza bizitza sozial handiko plaza da, Durangoko bihotzean kokatua.
Toki gutxi da Araban, Estibalizko Santutegia bezain maitagarririk eta sinbolikorik. Bederatziehun urteren buruan, Estibalizek izan ditu urte ospetsuak eta baita…
Abadiño Durangaldeko herri txiki bat da, Euskal Herriaren bihotzean kokatua. Paisaia natural ederrez inguratuta, historia aberatsa eta eskaintza turistiko zabala…
Durangoko hirigune historikoak ondare historiko eta arkitektoniko handia du, eta horregatik izendatu zuten Monumentu-multzo 1997an. Norabide finkorik gabe paseatzea merezi…
Gipuzkoa eta Arabarekin muga eginez, Anbotoren eta Intxortaren oinetan, Elorrioko hirigune historikoak Erdi Aroko ondare handia du, ziurrenik Bizkaiko handiena.…
Guggenheim Museoa eta Euskalduna Kongresu Jauregia, ontziola zaharren lurretan eraikiak, hiriaren birmoldaketaren giltzarri izan ziren. Horrela, Bilbok atzean utzi zuen…
Alde Zaharreko Erdi Aroko kaleak bisitatu beharreko tokiz beteta daude: Portalon Erdi Aroko ostatua, Escoriaza-Esquivel eta Montehermoso jauregi errenazentistak, eta,…
XIX. mendearen amaieran Maria Cristina erreginak udako bizilekua Donostiako Miramar Jauregian jartzea erabaki zuenetik, hiria Euskal Herriko helmuga turistiko handiena…
Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, mendigune itzelez inguraturik dago Durangaldea. Naturaz gozatzeko, herriko hirigune historikoetatik paseatzeko eta, nola ez, euskal sukaldaritza dastatzeko leku ezin hobea.
Durangon apartamentu bat alokatu dezakezu bi pertsonarentzako prezio oso merkean. Gainera, Azoka Etxean deskontuak egiten ditugu zenbat eta bezero gehiago izan, eta baita egonaldi luzeetarako ere.
Arte eta Historia Museoa ikusi, alde zaharretik ibili, pintxo batzuk jan… Asteburu atsegina igaro zure bikotekidearekin Durangon.
Bikoteak
Durangaldea paradisua da mendizale amorratuentzat. Anboto, Mugarra, Untzillaitz eta Alluitz dira bertako gailurrik ezagunenetako batzuk.
Talde-egonaldiak
Hemen dituzu Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-bulegoen webguneetarako estekak, zure egonaldia planifikatu ahal izan dezazun.
Ahal dugun guztia egingo dugu anfitrioirik onenak izateko. Gainera, ongietorri txiki batekin hartuko zaitugu.
Inguruko informazio turistikoa dugu. Non jan, erosketak egin eta abar ere galde diezagukezu.
Zure maskota lasaitasun osoz ekar dezakezu, zure familiako kide oso garrantzitsua dela dakigu eta.