Gaztelugatxeko Doniene, zalantzarik gabe, Bizkaiko kostaldeko lekurik ezagunenetako bat da. Bermeon dago kokatua, Azoka Etxetik 50 km-ra, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren…
Bilbo, Guggenheim Museoarekin, Donostia eta bere Nazioarteko Zinemaldia eta Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea. Euskal Herriak erakargarritasun handiko hiriak ditu. Hala ere, Euskadiko herriek askoz gehiago dute bisitariei eskaintzeko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko itsaslabar malkartsuetatik, parke naturaletatik, biotopo babestuetatik, Arabako Errioxako mahasti eta upategietara. Gainera, gure taberna eta jatetxeetako plater eta pintxoez gozatu ahal izango duzu, horietako asko mundu osoan ezagunak direnak, eta euskal gastronomiaren zaporeak ez ahaztea eragingo dute.
Azoka Etxetik zure egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Euskadiko ibilbidea planifikatzeko gure gomendioetako batzuk ikus ditzakezu, guztiak Turismo atalean aurkituko dituzu.
Gaztelugatxeko Doniene, zalantzarik gabe, Bizkaiko kostaldeko lekurik ezagunenetako bat da. Bermeon dago kokatua, Azoka Etxetik 50 km-ra, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren…
Mundaka Azoka Etxeatik 37 km-ra dagoen, arrantzale herri ederra da, bere kaleetan barrena galtzeko gonbita egiten duena. Gainera, giro aparta…
1890ean Bizkaia Zubia eraikitzen hasi zen, Getxo eta Portugalete lotzen dituena Nerbioi ibaiaren itsasoratzean. Portugaleteko edo Areetako zubi esekia ere…
Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, mendigune itzelez inguraturik dago Durangaldea. Naturaz gozatzeko, herriko hirigune historikoetatik paseatzeko eta, nola ez, euskal sukaldaritza dastatzeko leku ezin hobea.
Durangon apartamentu bat alokatu dezakezu bi pertsonarentzako prezio oso merkean. Gainera, Azoka Etxean deskontuak egiten ditugu zenbat eta bezero gehiago izan, eta baita egonaldi luzeetarako ere.
Arte eta Historia Museoa ikusi, alde zaharretik ibili, pintxo batzuk jan… Asteburu atsegina igaro zure bikotekidearekin Durangon.
Bikoteak
Durangaldea paradisua da mendizale amorratuentzat. Anboto, Mugarra, Untzillaitz eta Alluitz dira bertako gailurrik ezagunenetako batzuk.
Talde-egonaldiak
Hemen dituzu Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-bulegoen webguneetarako estekak, zure egonaldia planifikatu ahal izan dezazun.
Ahal dugun guztia egingo dugu anfitrioirik onenak izateko. Gainera, ongietorri txiki batekin hartuko zaitugu.
Inguruko informazio turistikoa dugu. Non jan, erosketak egin eta abar ere galde diezagukezu.
Zure maskota lasaitasun osoz ekar dezakezu, zure familiako kide oso garrantzitsua dela dakigu eta.