Azoka Etxean Euskal Herriko egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Beraz, aholku batzuk emango dizkizugu Elorrion zer ikusi jakiteko.

Nola iritsi Elorriora Azoka Etxeatik

Zer ikusi Elorrion

Gipuzkoa eta Arabarekin muga eginez, Anbotoren eta Intxortaren oinetan, Elorrioko hirigune historikoak Erdi Aroko ondare handia du, ziurrenik Bizkaiko handiena. Durangok bezala, eskaintza gastronomiko zabala ere badu, euskal sukaldaritzako pintxo eta plater tradizional onenez gozatzeko aukera ematen diguna.

Jauregiz betetako herria

Udaletxea, Arezpakotxaga jauregia, San Agustin eliza edo Sortzez Garbiaren Basilika dira bertako kaleetan aurki ditzakegun monumentuetako batzuk. Herriguneko eraikinetan 38 armarri heraldiko daude, eta landa-eremuetan banatutako beste 31ekin batera, Elorrio da apaingarri arkitektoniko horien kopuru handiena duen Bizkaiko udalerria.

Argiñetako nekropolia

Erdigunetik gertu, paseo txiki bat eginez, Arginetako Nekropolira iritsiko gara. Nekropoli hau, Bizkaiko kristau inskripzio zaharrenak dituzten hilobi eta hilarriez osatuta dago. Egindako probei esker, adituen ustez, multzoko pieza gehienak VII. eta VIII. mendeetakoak dira.

Mendi-ibiliak

Elorriok ere naturan zehar ibilbide ugari eskaintzen dizkigu, Durango eta Elorrio arteko trenbide zaharretik doana eta Arrazolako Bide Berdearekin bat egiten duena, adibidez.

Elorrioko turismo bulegoak plano bat eta audiogida bat eskaintzen dizkigu, herriko jauregi, monumentu eta leku interesgarri guztien xehetasunak eta historia ezagutu ahal izateko.

Elorrioko argazkiak

Elorrio – Olazabal Jauregia
Elorrio – Olazabal Jauregia
Elorrio – San Agustin Etxebarria eliza
Elorrio – San Agustin Etxebarria eliza
Elorrio – Arespakotxaga Azkarraga Jauregia
Elorrio – Kanpokaleko atea
Elorrio – Arespakotxaga Jauregia eta Kanpokaleko atea
Elorrio – Sortzez Garbiaren Basilika eta Arabio Jauregia
Elorrio – Kurutziaga muga-gurutzea
Elorrio – Otsa Jauregia
Elorrio – Lekerika-Otsa Jauregia
Elorrio – Berrio-Otxoako San Balentinen etxea
Elorrio – Errebonbilloaren eskultura
Elorrio – Sortzez Garbiaren Basilika eta Arabio Jauregia
Elorrio – Sortzez Garbiaren Basilika
Elorrio – Sortzez Garbiaren Basilika
Elorrio – Sortzez Garbiaren Basilika
Elorrio – Sortzez Garbiaren Basilika
Elorrio – Udaletxea eta Urkizu Etxea
Elorrio – Lariz Dorrea
Elorrio – Urkizu Etxea
Elorrio – Argiñetako nekropolia
Elorrio – Argiñetako nekropolia
Elorrio – Argiñetako nekropolia
Elorrio – Argiñetako nekropolia
Elorrio – San Adrian baseliza
Elorrio – San Adrian baseliza
Elorrio – Argiñetako nekropolia
Elorrio – Mendraka Auzoa

Intereseko Lekuak

Ekitaldiak

Zer ikusi Euskal Herrian: Elorrio

Natura, kultura eta gastronomia

Bilbo, Guggenheim Museoarekin, Donostia eta bere Nazioarteko Zinemaldia eta Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea… Euskal Herriak erakargarritasun handiko hiriak ditu. Hala ere, Euskadiko herriek askoz gehiago dute bisitariei eskaintzeko.

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko itsaslabar malkartsuetatik, parke naturaletatik, biotopo babestuetatik, Arabako Errioxako mahasti eta upategietara. Gainera, gure taberna eta jatetxeetako plater eta pintxoez gozatu ahal izango duzu, horietako asko mundu osoan ezagunak direnak, eta euskal gastronomiaren zaporeak ez ahaztea eragingo dute.

Azoka Etxean Euskal Herrian zehar ibilbidea planifikatzeko gure gomendioetako batzuk ikus ditzakezu, Turismo atalean aurkituko dituzu.

  • Guztiak ikusi
  • Euskal Herria
    •   Back
    • Araba
    • Gipuzkoa
    • Bizkaia
    • Durangaldea
    •   Back
    • Durangaldea
Abadiño

Abadiño Durangaldeko herri txiki bat da, Euskal Herriaren bihotzean kokatua. Paisaia natural ederrez inguratuta, historia aberatsa eta eskaintza turistiko zabala…

Durango

Durangoko hirigune historikoak ondare historiko eta arkitektoniko handia du, eta horregatik izendatu zuten Monumentu-multzo 1997an. Norabide finkorik gabe paseatzea merezi…

Elorrio

Gipuzkoa eta Arabarekin muga eginez, Anbotoren eta Intxortaren oinetan, Elorrioko hirigune historikoak Erdi Aroko ondare handia du, ziurrenik Bizkaiko handiena.…

Bilbo

Guggenheim Museoa eta Euskalduna Kongresu Jauregia, ontziola zaharren lurretan eraikiak, hiriaren birmoldaketaren giltzarri izan ziren. Horrela, Bilbok atzean utzi zuen…

Gasteiz

Alde Zaharreko Erdi Aroko kaleak bisitatu beharreko tokiz beteta daude: Portalon Erdi Aroko ostatua, Escoriaza-Esquivel eta Montehermoso jauregi errenazentistak, eta,…

Donostia

XIX. mendearen amaieran Maria Cristina erreginak udako bizilekua Donostiako Miramar Jauregian jartzea erabaki zuenetik, hiria Euskal Herriko helmuga turistiko handiena…

Urkiolako Parke Naturala

Durangotik irten eta Izurtzarako bidean, Mañaria herria igarota, Urkiolako mendatera igotzen hasiko gara. Portuaren amaieran, Abadiñoko Urkiolako Santutegira iritsiko gara.…

Garai

Garai Oiz mendiaren magalean dagoen herri txiki bat da. Bere begiratokietatik Anboto mendikatearen ikuspegi ikusgarriaz gozatu ahal izango dugu, horregatik…

Atxondo

Atxondo, Anboto mendiaren magalean dagoen herri bat da, Durangotik oso gertu. Udalerri bat sortzeko elkartu ziren hiru herri txikik osatzen…

Gaztelugatxeko Doniene

Gaztelugatxeko Doniene, zalantzarik gabe, Bizkaiko kostaldeko lekurik ezagunenetako bat da. Bermeon dago kokatua, Azoka Etxetik 50 km-ra, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren…

Mundaka

Mundaka Azoka Etxeatik 37 km-ra dagoen, arrantzale herri ederra da, bere kaleetan barrena galtzeko gonbita egiten duena. Gainera, giro aparta…

Gehiago kargatu

Edukiaren amaiera

Durangaldea ezagutu nahi al duzu?

Zatoz Azoka Etxera!

Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, mendigune itzelez inguraturik dago Durangaldea. Naturaz gozatzeko, herriko hirigune historikoetatik paseatzeko eta, nola ez, euskal sukaldaritza dastatzeko leku ezin hobea.

Edit Template

Gure promozioak

Zure oporretarako tokirik onena

Durangon apartamentu bat alokatu dezakezu bi pertsonarentzako prezio oso merkean. Gainera, Azoka Etxean deskontuak egiten ditugu zenbat eta bezero gehiago izan, eta baita egonaldi luzeetarako ere.

Durangoko Santa Ana Elizaren ondoko baserria

Erlaxatzeko asteburua

Arte eta Historia Museoa ikusi, alde zaharretik ibili, pintxo batzuk jan… Asteburu atsegina igaro zure bikotekidearekin Durangon.

Bikoteak

2 pertsona

80 €
Gaueko
Atxondoko Arrazola auzoko Elizondo plaza, atzean Anboto mendia duela

Anboto mendilerroa ezagutu

Durangaldea paradisua da mendizale amorratuentzat. Anboto, Mugarra, Untzillaitz eta Alluitz dira bertako gailurrik ezagunenetako batzuk.

Talde-egonaldiak

5 pertsona

26 €
Gaua/pertsona
TALDEAK
Edit Template

Información turística de Euskadi

Aquí tienes enlaces a las páginas web de diferentes oficinas de turismo del País Vasco, para que puedas planificar tu estancia.

Edit Template

Azoka Etxea Apartamentua

Laguntzeko gaude

Tratu atsegina

Ahal dugun guztia egingo dugu anfitrioirik onenak izateko. Gainera, ongietorri txiki batekin hartuko zaitugu.

Informazio turistikoa

Inguruko informazio turistikoa dugu. Non jan, erosketak egin eta abar ere galde diezagukezu.

Maskotak onartzen ditugu

Zure maskota lasaitasun osoz ekar dezakezu, zure familiako kide oso garrantzitsua dela dakigu eta.

Edit Template

Zalantzarik baduzu?

Jarri harremanetan Azoka Etxearekin