Azoka Etxea

Apartamentu Turistikoa Durangon

Azoka Etxea

Azoka Etxea Durangoko hirigune historikoan kokatuta dagoen apartamentu turistiko bat da, Landako Gunetik hiru minutura.

Etxean bezala senti zaitez

Azoka Etxea apartamentuan zure egonaldian behar duzun guztia jartzen dugu zure eskura: eskuoihalak, sukaldeko tresneria, etab.

Santa Ana zubia eta arkua Durangon

Zatoz Durangora!

Durangoko Uribarriko Andra Maria Elizako elizpea

Apartamentu ederra Durangon

Durango, Euskal Herria bisitatzeko kokapen ezin hobea duen herria

Azoka Etxea apartamentu turistikoa, Durangoko Uribarri kalean dago alde zaharreko 100 urteko eraikin batean.

Bere kokapenari esker, herriko edozein saltoki mota eskura izango duzu, supermerkatua barne, herri honetako oinezkoentzako kale ederretatik ibilaldi bat eginez. Gainera, Landako Gunea, non urtero euskal liburu eta disko azoka ospatzen den, apartamentutik hiru minutura dago oinez.

Si quieres disfrutar de la cultura vasca y del ambiente que la feria genera durante esos días en Durango, Azoka Etxea es el lugar ideal para alojarte.

Durango está muy cerca de los lugares más conocidos del País Vasco.

Apartamentu turistiko bat Durangon behar duzun guztiarekin

Apartamentuko zerbitzuak

Azoka Etxea apartamentua gure ostatu-hartzaileen egonaldia errazteko ekipatuta dago, zure etxean bezala sentitzea nahi dugu eta.

  • Logelak

    Azoka Etxea apartamentuak 3 logela atsegin ditu, armairuz eta oheko arropaz hornituak, eta guztira 5 ostatu-hartzailerentzako lekua du.

  • Sukaldea eta bainugela

    Zure etxean bezala egun batzuk igaro ahal izateko, eskuoihalak, baxera, tresneria, etxetresnak eta oinarrizko kontsumorako produktuak jarriko ditugu zure eskura.

  • Egongela

    Egongelak sofa eta besaulkiak ditu telebista ikusten lasaitu zaitezen, baita begiratoki polit bat ere, bertatik Durangoko azoka zaharra ikus daitekeelarik.

  • Wifi-dun langunea

    Durangon lan-bisitan bazaude, Azoka Etxeak, zure erosotasunerako, lan egiteko gune bat du. Gainera, WiFi dohainik izango duzu apartamentuan zauden bitartean.

  • Segurtasun eta higiene neurriak

    Larrialdietan behar diren segurtasun-neurriak betetzen ditugu: su-itzalgailua, botikina, etab. Gainera, COVIDaren higiene-neurriak mantentzen ditugu.

  • Maskotak onartzen ditugu

    Zure maskota ongi etorria da, Azoka Etxean zure familiako kide garrantzitsua dela dakigu eta.

  • Logelak

    Azoka Etxea apartamentuak 3 logela atsegin ditu, armairuz eta oheko arropaz hornituak, eta guztira 5 ostatu-hartzailerentzako lekua du.

  • Sukaldea eta bainugela

    Zure etxean bezala egun batzuk igaro ahal izateko, eskuoihalak, baxera, tresneria, etxetresnak eta oinarrizko kontsumorako produktuak jarriko ditugu zure eskura.

  • Egongela

    Egongelak sofa eta besaulkiak ditu telebista ikusten lasaitu zaitezen, baita begiratoki polit bat ere, bertatik Durangoko azoka zaharra ikus daitekeelarik.

  • Wifi-dun langunea

    Durangon lan-bisitan bazaude, Azoka Etxeak, zure erosotasunerako, lan egiteko gune bat du. Gainera, WiFi dohainik izango duzu apartamentuan zauden bitartean.

  • Segurtasun eta higiene neurriak

    Larrialdietan behar diren segurtasun-neurriak betetzen ditugu: su-itzalgailua, botikina, etab. Gainera, COVIDaren higiene-neurriak mantentzen ditugu.

  • Maskotak onartzen ditugu

    Zure maskota ongi etorria da, Azoka Etxean zure familiako kide garrantzitsua dela dakigu eta.

Azoka Etxeko argazkiak

Ikus ezazu apartamentua

Azoka Etxea, 3 logela atsegin dituen apartamentu ederra da, eta guztira 5 ostatu-hartzailerentzako lekua du.

Sukaldea eta bainugela erabat hornituta daude eta, gainera, eskuoihalak, baxera, tresneria, etxetresna elektriko txikiak eta oinarrizko produktuak (gatza, olioa eta kafea) zure eskura jartzen ditugu. Ez zaizu ezer faltako, zure etxean bezala sentitzea nahi dugu eta.

Azoka Etxea – Egongela
Azoka Etxea – Sukaldea
Azoka Etxea – Bainugela
Azoka Etxea – Logela
Azoka Etxea – Logela
Azoka Etxea – Logela
Azoka Etxea – Lan-eremua
Azoka Etxea – Egongela

Turismoa Euskadin

Paregabeko tokiak

Bilboko Guggenheim Museoa, Donostiako Kontxako badia edo Gasteizko Erdi Aroko alde zaharra. Mundu osoan ezagunak diren leku horiez guztiez gain, Euskal Herriak hamaika txoko ditu bisitatzea merezi dutenak.

Durangaldea

Mendi ikusgarriz inguratuta, naturaz gozatzeko eta bere herrietan paseatzeko leku aproposa da.

Bilbo

Guggenheim Museoa bere erakargarritasun turistiko handiena izanik, Bilbo mundu guztiari irekitako hiri modernoa bihurtu da.

Donostia

Kontxako badia ikusgarria, gastronomia, zinema eta musika jaialdiak... Donostia eskaintzeko asko duen hiria da.

Vitoria - Gasteiz

Ondare historiko eta arkitektoniko handia duen hiria da, eta, gainera, ingurumena zaintzen du bere hirigintza-eredu iraunkorrarekin.

Durangaldea ezagutu nahi al duzu?

Zatoz Azoka Etxera!

Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, mendigune itzelez inguraturik dago Durangaldea. Naturaz gozatzeko, herriko hirigune historikoetatik paseatzeko eta, nola ez, euskal sukaldaritza dastatzeko leku ezin hobea.

Turismoa Durangon

Historia, artea, natura eta kultura.

Durangok ondare historiko eta arkitektoniko handia du, eta merezi du bertako Udalak, Santa Ana Plazak, Uribarriko Andra Maria Basilikak edo Kurutzesantu museoak (Kurutziagako gurutzea duena) bezala gozatzea.

Azoka Etxearen kokapenak, alde zaharrean eta azokaren aurrean, erosotasun osoz egiteko aukera ematen digu.

Euskadiko turismo informazioa

Hemen dituzu Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-bulegoen webguneetarako estekak, zure egonaldia planifikatu ahal izan dezazun.

Zer ikusi Euskal Herrian

Natura, kultura eta gastronomia

Bilbo, Guggenheim Museoarekin, Donostia eta bere Nazioarteko Zinemaldia eta Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea. Euskal Herriak erakargarritasun handiko hiriak ditu. Hala ere, Euskadiko herriek askoz gehiago dute bisitariei eskaintzeko.

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko itsaslabar malkartsuetatik, parke naturaletatik, biotopo babestuetatik, Arabako Errioxako mahasti eta upategietara. Gainera, gure taberna eta jatetxeetako plater eta pintxoez gozatu ahal izango duzu, horietako asko mundu osoan ezagunak direnak, eta euskal gastronomiaren zaporeak ez ahaztea eragingo dute.

Azoka Etxetik zure egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Euskadiko ibilbidea planifikatzeko gure gomendioetako batzuk ikus ditzakezu, guztiak Turismo atalean aurkituko dituzu.

  • All Post
  • Euskal Herria
    •   Back
    • Araba
    • Gipuzkoa
    • Bizkaia
    • Durangaldea
    • Durango ezagutu
    •   Back
    • Durangaldea
    • Durango ezagutu
    •   Back
    • Durango ezagutu

Durangoko Azoka Etxea apartamentu turistikoari buruzko iritziak

Zer diote gutaz?