Azoka Etxean Euskal Herriko egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Beraz, aholku batzuk emango dizkizugu DURANGON zer ikusi jakiteko.

Nola iritsi Santa Ana Plazara Azoka Etxeatik

Zer ikusi Santa Ana Plazan

Santa Ana Plazaren osagai nagusia Santa Ana eliza eta arkua dira, baina haatik, plazan badaude beste eraikin interesgarri batzuk ere. Uriaren antzinako harresitik eta hark zituen sei ateetatik, bakarra gelditzen da: Santa Anako arkua.

Arribi jauregiak historian atzerabegiratua egitera garamatza haren fatxadako elementuei esker. Aipatzekoak dira eguzki-erlojuak edota XVI. mende erdialdeko portale errenazentista zoragarria (Goienkalean).

Zabala etxea 1896an eraiki zuten. Fatxada handia du plazarantz begira, eta arkitektura eklektikoaren erakusgarri bikaina da.

Santa Anako antzinako errota Santa Anako arkuari atxikita dago. XX. mendean berriztatu zuten, eta Eguia udal aparejadorearen ekimenez, hainbat apaindura artistiko ditu, horietako batzuk beste elementu batzuetatik ateratakoak, esaterako Kurutziaga gurutzetik. Errota hori elikatzen zuen ubidea Santa Ana plazaren azpitik igaro da.

Lejarza jauregia XVI. mendekoa da. Izaera kubiko eta hermetikoa dauka, betiere, Bizkaiko Errenazimentuko bizitegi prototipoei doituta.

Garitaonaindia plazara ematen duen aldean, dorrearen atzealdea handitzeko eraiki ziren galeria modernistak ikus daitezke, XIX. mendeko begiratoki eta guzti.

Santa Anako Arkua

Antzina Durango Uria inguratzen zuen harresiak zituen 6 ateetatik gelditzen den ondare bakarra da Santa Anako arkua.”Merkatuko portalea” esaten zioten lehen, eta bertatik sartzen ziren durangarrak hornitzeko eta asetzeko salgaiak.

Gaur egungoa XVIII. mendean eraiki zuten, eta aurretik egon zen beste baten ordezkoa da. Garaipen-arku itxura du, eta barrokoa da.

Santa Ana Eliza

Santa Ana plazan, jatorriz beste eliza bat zegoen, XV. mendekoa. Baina tenplu hura eraitsi eta gutxira, tenplu berriaren proiektuari eta eraikuntzari ekin zioten.

1723 inguruan lortu zuten tenplu zaharra eraisteko lizentzia, eta ordurako eraikin berriak bazituen bere habeak ezarrita.

Tenpluaren zabalpena Lazaro Incerak egin zuen, baina Larrea eta Erdoiza maisu durangarrek berrikusi zuten. Kanpandorrea ez zen bukatu 1745era arte.

Edonola ere, Santa Ana eliza ezin da bereizi haren inguruko multzo urbanistikotik, hau da, plazatik.

2009an berreraiki zuten, eta aldi berean, lan arkeologikoei ekin zieten. Horien bitartez aurkitu ziren Uriaren lehenengo plangintzaren aztarnak, eta aurkikuntza hori berebizikoa izan zen.

2009ko arkeologia-lanei esker, hainbat aurkikuntza egin ziren, besteak beste, XII. mende bukaerako edo XIII. mende hasierako hormatal bat, XV. mendeko eliza zaharraren hondarrak, plazapetik doan errotaren altxagarria, zenbait ehorzketa, egungo elizako kanpaia egiteko erabilitako moldea, eta kanpai horren brontzea urtzeko labea.

Santa Ana Plazako argazkiak

Santa Ana Plaza – 2
Santa Ana Plaza – 3
Santa Ana Plaza – 7
Santa Ana Plaza – 8
Santa Ana Plaza – 5
Santa Ana Plaza – 4
Santa Ana Plaza – 6
Santa Ana Plaza – 1

Intereseko Lekuak