Azoka Etxean Euskal Herriko egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Beraz, aholku batzuk emango dizkizugu Bizkaian zer ikusi jakiteko eta, zalantzarik gabe, Gaztelugatxeko Doniene ezin duzu galdu.

Nola iritsi Gaztelugatxeko Donienera Azoka Etxeatik

Gaztelugatxeko Doniene, zalantzarik gabe, Bizkaiko kostaldeko lekurik ezagunenetako bat da. Bermeon dago kokatua, Azoka Etxetik 50 km-ra, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondoan.

Gaztelugatxe uhartea

Uhartea zubi baten bidez lotuta dago kostaldearekin. Gailurrean dagoen ermitara iristeko, itsaslabarra zeharkatzen duen bideko 241 eskailerak igo beharko ditugu. Egia da bide gogorra dela, baina ermita  ondoko ikuspegiek merezi dute bertara igotzeko ahalegina egitea.

San Juan Bataiatzailearen ermita

Jatorrizko ermita San Juan Bataiatzailearen omenez eraiki zen IX. mende inguruan, baina gudu eta sute ezberdinek hainbat berreraikuntza beharrezko egin zituzten. Kondairak dioen bezala, San Juanek hiru pauso eman zituen ermitara iristean. Horregatik, gaur egun oraindik ere kanpaiak hiru aldiz jotzeko ohitura mantentzen da ermitara iristean, izpiritu gaiztoak uxatzeko asmoz.

Game of Thrones telesailean agertzea

Duela urte batzuk Gaztelugatxeko Doniene Game of Thrones telesaileko hainbat eszena filmatzeko aukeratu zuten. Telesailean agertu ondoren, Gaztelugatxek ospe handia lortu zuen mundu mailan, eta turisten kopurua izugarri hazi zen. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak egokitzapen-lanak egin zituen beheko zubira sartzeko bidean, eta, beraz, gaur egun ezin da autoz sartu. Gainera, errepide ondoan hainbat aparkaleku jarri ziren.

Gaztelugatxeko Donieneko argazkiak

Gaztelugatxeko Doniene
Gaztelugatxeko Doniene
Gaztelugatxeko Doniene
Gaztelugatxeko Doniene – Aketxe irla
Gaztelugatxeko Doniene – Aketxe irla
Gaztelugatxeko Doniene
Gaztelugatxeko Doniene
Gaztelugatxeko Doniene

Inguruko Lekuak