Azoka Etxean Euskal Herriko egonaldia planifikatzen lagundu nahi dizugu. Beraz, aholku batzuk emango dizkizugu Mundakan zer ikusi jakiteko.

Nola iritsi Mundakara Azoka Etxeatik

Zer ikusi Mundakan

Busturialdeko herririk politenetako bat bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Mundaka Azoka Etxeatik 37 km-ra dagoen, arrantzale herri ederra da, bere kaleetan barrena galtzeko gonbita egiten duena. Gainera, giro aparta du, batez era udaberri eta uda partean.

Urdaibai erdi-erdian

Mundaka Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, Gernikako itsasadarraren bokalean. Kostaldera egiten diren ibilaldi zabalek Izaro uhartearen, Laida hondartzaren eta Ogoño lurmuturraren ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dizkigute.

Kostaldeko beste herri asko bezala, Mundaka bere arrantza-portuaren inguruan eraiki zen. Noiz sortu zen zehatz-mehatz ezagutzen ez bada ere, XI. mendearen erdialdera existitzen zela frogatzen duten dokumentuak daude.

Portu ederraz eta bere inguruez gain, Mundakako kaleetan zehar paseatuz, hainbat eraikin interesgarri ikusi ahal izango ditugu, hala nola udaletxea, Santa Maria parrokia errenazentista, Larrinaga jauregia eta Donejakue bideko ospitale zaharra, gaur egun udal liburutegia dagoena.

Santa Katalina ermita

Herriaren erdigunetik minutu gutxira Santa Katalina punta dago. Talaia natural honetatik itsasadarraren bokalea ikus dezakegu. Bertan, Santa Katalina ermita dago, XVI. mendekoa. Euskal kostaldea astintzen duten denboraleen ondorioz, baselizak kalte ugari jasan ditu eta hainbat aldiz berreraiki behar izan dute. 2014an, ekaitz baten ondorioz, tximista batek kanpandorrea eraitsi zuen.

Mundakako ezker olatua

Surfa maite baduzu, Mundakako ezker olatuaren berri izango duzu. Izan ere, urtero milaka surflari erakartzen ditu Bizkaiko herri txiki honetara.

Udazken-neguko denboraldian izaten dira olatua sortzeko baldintza meteorologiko onenak. Mundakan hasten da eta itsasadarraren beste aldean dagoen Laidako hondartzaraino iristen da, 400 metro luze izatera iritsiz. Europako olaturik onenetakotzat jotzen da eta, horregatik, Mundaka hainbat aldiz izan da Munduko Surf Zirkuituaren egoitza.

Mundakako argazkiak

Mundaka
Surflariak Mundakan
Surflariak Mundakan
Surflariak Mundakan
Mundaka eta Laidako hondartza
Mundakako Andre Maria Eliza
Mundakako Portua
Mundakako Portua
Mundakako Portua

Intereseko Lekuak

Ekitaldiak

Zer ikusi Euskal Herrian: Mundaka

Natura, kultura eta gastronomia

Bilbo, Guggenheim Museoarekin, Donostia eta bere Nazioarteko Zinemaldia eta Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea… Euskal Herriak erakargarritasun handiko hiriak ditu. Hala ere, Euskadiko herriek askoz gehiago dute bisitariei eskaintzeko.

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko itsaslabar malkartsuetatik, parke naturaletatik, biotopo babestuetatik, Arabako Errioxako mahasti eta upategietara. Gainera, gure taberna eta jatetxeetako plater eta pintxoez gozatu ahal izango duzu, horietako asko mundu osoan ezagunak direnak, eta euskal gastronomiaren zaporeak ez ahaztea eragingo dute.

Azoka Etxean Euskal Herrian zehar ibilbidea planifikatzeko gure gomendioetako batzuk ikus ditzakezu, Turismo atalean aurkituko dituzu.

  • Guztiak ikusi
  • Euskal Herria
    •   Back
    • Araba
    • Gipuzkoa
    • Bizkaia
    • Durangaldea
    •   Back
    • Durangaldea
Abadiño

Abadiño Durangaldeko herri txiki bat da, Euskal Herriaren bihotzean kokatua. Paisaia natural ederrez inguratuta, historia aberatsa eta eskaintza turistiko zabala…

Durango

Durangoko hirigune historikoak ondare historiko eta arkitektoniko handia du, eta horregatik izendatu zuten Monumentu-multzo 1997an. Norabide finkorik gabe paseatzea merezi…

Elorrio

Gipuzkoa eta Arabarekin muga eginez, Anbotoren eta Intxortaren oinetan, Elorrioko hirigune historikoak Erdi Aroko ondare handia du, ziurrenik Bizkaiko handiena.…

Bilbo

Guggenheim Museoa eta Euskalduna Kongresu Jauregia, ontziola zaharren lurretan eraikiak, hiriaren birmoldaketaren giltzarri izan ziren. Horrela, Bilbok atzean utzi zuen…

Gasteiz

Alde Zaharreko Erdi Aroko kaleak bisitatu beharreko tokiz beteta daude: Portalon Erdi Aroko ostatua, Escoriaza-Esquivel eta Montehermoso jauregi errenazentistak, eta,…

Donostia

XIX. mendearen amaieran Maria Cristina erreginak udako bizilekua Donostiako Miramar Jauregian jartzea erabaki zuenetik, hiria Euskal Herriko helmuga turistiko handiena…

Urkiolako Parke Naturala

Durangotik irten eta Izurtzarako bidean, Mañaria herria igarota, Urkiolako mendatera igotzen hasiko gara. Portuaren amaieran, Abadiñoko Urkiolako Santutegira iritsiko gara.…

Garai

Garai Oiz mendiaren magalean dagoen herri txiki bat da. Bere begiratokietatik Anboto mendikatearen ikuspegi ikusgarriaz gozatu ahal izango dugu, horregatik…

Atxondo

Atxondo, Anboto mendiaren magalean dagoen herri bat da, Durangotik oso gertu. Udalerri bat sortzeko elkartu ziren hiru herri txikik osatzen…

Gaztelugatxeko Doniene

Gaztelugatxeko Doniene, zalantzarik gabe, Bizkaiko kostaldeko lekurik ezagunenetako bat da. Bermeon dago kokatua, Azoka Etxetik 50 km-ra, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren…

Mundaka

Mundaka Azoka Etxeatik 37 km-ra dagoen, arrantzale herri ederra da, bere kaleetan barrena galtzeko gonbita egiten duena. Gainera, giro aparta…

Gehiago kargatu

Edukiaren amaiera

Durangaldea ezagutu nahi al duzu?

Zatoz Azoka Etxera!

Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, mendigune itzelez inguraturik dago Durangaldea. Naturaz gozatzeko, herriko hirigune historikoetatik paseatzeko eta, nola ez, euskal sukaldaritza dastatzeko leku ezin hobea.

Edit Template

Gure promozioak

Zure oporretarako tokirik onena

Durangon apartamentu bat alokatu dezakezu bi pertsonarentzako prezio oso merkean. Gainera, Azoka Etxean deskontuak egiten ditugu zenbat eta bezero gehiago izan, eta baita egonaldi luzeetarako ere.

Durangoko Santa Ana Elizaren ondoko baserria

Erlaxatzeko asteburua

Arte eta Historia Museoa ikusi, alde zaharretik ibili, pintxo batzuk jan… Asteburu atsegina igaro zure bikotekidearekin Durangon.

Bikoteak

2 pertsona

80 €
Gaueko
Atxondoko Arrazola auzoko Elizondo plaza, atzean Anboto mendia duela

Anboto mendilerroa ezagutu

Durangaldea paradisua da mendizale amorratuentzat. Anboto, Mugarra, Untzillaitz eta Alluitz dira bertako gailurrik ezagunenetako batzuk.

Talde-egonaldiak

5 pertsona

26 €
Gaua/pertsona
TALDEAK
Edit Template

Información turística de Euskadi

Aquí tienes enlaces a las páginas web de diferentes oficinas de turismo del País Vasco, para que puedas planificar tu estancia.

Edit Template

Azoka Etxea Apartamentua

Laguntzeko gaude

Tratu atsegina

Ahal dugun guztia egingo dugu anfitrioirik onenak izateko. Gainera, ongietorri txiki batekin hartuko zaitugu.

Informazio turistikoa

Inguruko informazio turistikoa dugu. Non jan, erosketak egin eta abar ere galde diezagukezu.

Maskotak onartzen ditugu

Zure maskota lasaitasun osoz ekar dezakezu, zure familiako kide oso garrantzitsua dela dakigu eta.

Edit Template

Zalantzarik baduzu?

Jarri harremanetan Azoka Etxearekin